Frigidarium

Siziliako Villa del Casaleko frigidariuma

Frigidariuma, erromatar termatan, bainu hotzak hartzen ziren tokia zen.

Oinarrian, sorbaldaraino urperatzeko igerileku bat zen, handia edo txikia. Bere funtzioa, bainuzaleek, caldarium eta tepidariumean hartutako bainu bero eta epelen bidez euren poroak ireki ondoren, hauek berriz ixtea zen.

Bainu publikoetako azken etapa zen.

Munduko handienak, Karakalaren Termak eta Dioklezianoren Termak ziren, Antzinako Erroman.


Developed by StudentB